Bonboiak egiteko saioa egingo dute gaur Itsasondon
Itsasondoko Udalaren Familia giroan programan, gaur boilurrezko edo trufazko bonboiak egiten ikasteko saioa egingo dute. Arratsaldean da. Hamar urtera arteko haurrek eta euren gurasoek parte har dezakete. Izena emanda egon behar da.