Emakumeen bazkarirako izena eman daiteke
Olaberriko Udalak antolatuta, martxoaren 8an emakumeen arteko bazkaria egingo dute Olaberrian. Etxezuri sagardotegian bazkaria eta ondoren dantzaldia egingo dituzte. Joan nahi dutenek martxoaren 4a baino lehen eman behar dute izena, udaletxean edo Ihurreko okindegian. Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta 32 euro kostatuko da. Garraio zerbitzua egongo da Ihurretik (13:45), kaskoko biribilgunetik (13:50) eta Errekaldeko Bekoetxetik (13:55).