Gizon bat atxilotu dute paper edukiontzi bati su emateagatik
Astelehen goizaldean Zumarragako Ertzain-etxeko agenteek 41 urteko gizon bat atxilotu zuten paper edukiontzi bati su emateagatik. Soraluze kaleko edukiontzi bat sutan aurkitu zuten, eta sua itzali zuten ertzainek zein suhiltzaileek. Inguruetan zebilen gizona identifikatu zuten ertzainek eta sua berak eragindakoa zela onartu zuen. Gizona atxilotu eta kasua Bergarako epaitegian dago. Ertzaintza Zumarragan jazotako antzeko suteen erantzulea izango ote den ikertzen ari da.

The post Gizon bat atxilotu dute paper edukiontzi bati su emateagatik appeared first on Otamotz.