Iban Apaolazak ukatu egin du Blancoren atentatuan parte hartu izana
Bost lagun ari dira deklaratzen Audientzia Nazionalean, 2000 urtean Pedro Antonio Blancoren atentatuan ustez parte hartzeagatik, tartean Iban Apaolaza beasaindarra. Apaolazak ukatu egin du atentatuan parte hartu izana; “Madril hiria ezagutzera joanda” zegoela azaldu du, eta poliziaren presentziarekin “agobiatuta” zegoelako utzi zuela hiria azaldu du. Baieztapen horiek Ana Belen Egues akusatuak ere adierazi ditu.
Apaolaza 2007an atxilotu zuten Quebecen, eta 2011ko epaiketaren ostean, hamar urteko kartzela zigorra berretsi zioten 2012an.