Legazpi eta Ormaiztegi arteko errepidea itxita egongo da bi astez
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako sailak jakinarazi duenez, Ormaiztegi eta Legazpi batzen dituen errepidea itxita egongo da datozen bi asteetan. Zehazkiago, Gi-3540 errepideko 7,5 kilometro puntuan, Atagoitiko igoeran egin beharreko lanak direla eta itxiko dute errepidea.
Prentsa ohar bitartez esan dutenez, «errepidea osorik itxi beharra dago, berritze lanak egiten diren bitartean galtzada osoa» hartu behar delako. Aurreikuspenen arabera, errepidea datorren otsailaren 28ko 20:00ak arte egongo da itxita.
Legazpitik Ormaiztegira doazen erabiltzaileei, edo alderantzizko bidea egin behar dutenei, Legazpitik Urretxura joateko Gi-2630 errepidea hartzeko eta Urretxutik Ormaiztegi aldera joateko Gi-632 errepidetik barrena joateko gomendatu diete.