Osinberde bertso sarirako gaiak emateko aukera jarri dute
Zaldibian martxoaren 15ean jokatuko da II. Osinberde bertso sariketa. Joxepane ostatuan da, afaria lehenengo eta ondoren saioa, sei bertsolari gazterekin. Gabiriako Osinalde sarirako baliagarria izango da. Osinberderen antolatzaileek deialdia egin dute, gaiak jartzen parte hartu nahi dutenei hartarako eskaria eginez. Proposamenak posta elektronikoz (osinberdezaldibia@gmail.com) bidal daitezke.