San Prudentzio jaien lehen bilera bihar egingo dute
Lazkaon bihar hasiko dira San Prudentzio festetako egitaraua prestatzen. Udalak bilera egingo du, herritarrekin, 19:00etan udaletxean. Danborradako entseguak, bestetik, datorren astelehenean (otsailak 24) hasiko dira, ikastolaren San Prudentzio eraikinean. Haurrak 18:30etik 19:15era eta helduak 19:15etik 20:00etara ariko dira.