Jordi Romeo euskaldunberri katalana gonbidatu dute Bixibixi saiora
Bihar, 12:15ean, Bixibixi saioa emango dute Segura Irratian. Lierni Elortzak Jordi Romeo euskaldunberri katalana gonbidatu du. Jon Urdangarin Maizpide euskaltegiko zuzendariarekin joango da. Gainera, Elhuyarreko Gillermo Roak teleskopio zaharrei buruz hitz egingo du eta Segurako Laiotz eskolaren kultur asteari eta Bertsomoviedari buruz mintzatuko dira.