Mugikor zaharrak jasotzen ari dira Ordizian Stop Sanfilippo fundazioari laguntzeko
Azken asteetan udaletxeko sarreran horretarako prestatu den edukiontzi laranja batean zaharkituak gelditu diren mugikorrak, gailu elektroniko txikiak, cd-ak eta antzekoak jasotzen ari dira. Bildutako telefono zahar horiek Stop Sanfilippo fundazioari laguntzeko erabiliko dira. Ordiziako ikastetxeetan ere bat egin dute mugikor bilketa kanpainarekin.
Bihar Goyeneche Fundaziokoek, gizarteratze programaren baitan pausu bat gehiago emanez eta Udaleko Garapen Iraunkorreko sailarekin bat eginez, udaletxean jasotzen diren mugikor eta gainontzeko gailuak Garbigunera eramango dituzte. Aurrerantzean ere Garagunekoek eramango dituzte gailuak Garbigunera, egutegi bat jarraituz.
Goyeneche Fundazioak Ordiziako Garagune zentroan adimen urritasuna duten pertsona helduei zerbitzuak eskaintzen dizkie eta ez da lehenego aldia Ordiziako Udalarekin bat eginda ekimen batean parte hartzen dutela.