Martxoko feria berezia indarberritua
Urretxuko Gernikako Arbola plazak feria kutsua hartu zuen atzo arratsaldean. Aspaldiko ohiturak berritzeko asmoz, herrigunea topagune bihurtu zuten bertako eta inguruetako baserritarrek Martxoko Feria Berezian. Aparteko bi azoka egiten dituzte urtean Urretxun: martxokoa eta abendukoa. Datu zehatzik ez dagoen arren, antzinatik datorren ohitura omen da, eta garai batean hilero ospatzen ziren.
Urretxuko Gernikako Arbola plazak feria kutsua hartu zuen atzo arratsaldean. Aspaldiko ohiturak berritzeko asmoz, herrigunea topagune bihurtu zuten bertako eta inguruetako baserritarrek Martxoko Feria Berezian. Aparteko bi azoka egiten dituzte urtean Urretxun: martxokoa eta abendukoa. Datu zehatzik ez dagoen arren, antzinatik datorren ohitura omen da, eta garai batean hilero ospatzen ziren.
Azoka berezi hauek urte oparoak bizi izan dituzte, baina baita horren emankorrak izan ez diren beste batzuk ere. Unai Badiola Urretxuko Udaleko Nekazaritza saileko zinegotziak esan duenez, «2012an herrian antolatzen diren ferien inguruko hausnarketa bat egitea» proposatu zuen nekazari batzordeak. Hausnarketa prozesu hartan «martxoko eta abenduko feriek parte hartze gutxi» zutela ondorioztatu zuten. Hala, 2013an «azoka berezirik ez egitea eta beste azoka batzuk indartzea» erabaki zen, proba modura.
Urteroko egitaraua atzokoan
Iaz ez zen azoka berezirik egin, baina udalak jakinarazi zuen bere garaian «behin behineko neurria» baino ez zela. Trukean, Santa Anastasia jaietan egiten den abelgorrien azoka indartzea erabaki zuten, «feria berezia hauetan egiten diren zenbait ekintza bertara lekualdatuz: fruta arbolen eta txahalaren zozketa, eta emakume baserritarren artean egiten den bertako produktuen saskiaren zozketa, besteak beste».
Iazko urrian balorazio bat egiteko bildu zen berriz batzordea. Santa Anastasietako ferian, «ekintza gehiago egon zirenez, parte hartzea handiagoa» izan zela ondorioztatu zuten. Baina, baserritarrei galdetuta, gehienak ohitura zaharrari heldu, eta feria bereziak berriz egitearen alde agertu ziren. Hala, aurten «2012ko egitura bera mantenduko da». Atzo egin zen urteko lehenengo feria berezia, martxokoa.
Ohi bezala 15:00etan eman zioten hasiera feriari Gernikako Arbola plazan. Egoitz Armaolearen idi gazteen erakusketa egon zen bertan, eta fruta arbolen eta bertako produktuez osatutako saski baten zozketak egin zituzten 17:00etan. Barrenkaleko probalekura lekualdatu zen gero azoka. Berroetako zaldien erakustaldia zegoen prest bertan; Iñaki Irigorasen eta Iñaki Lopetegiren idi gazteen idi-proba saioa ere egin zuten 18:00etan. Eta baserritarrek, beste behin, euren topaleku bihurtu zuten erdigunea.
The post Martxoko feria berezia indarberritua appeared first on Otamotz.