Trebezia lehiaketan izena emateko azken egunak
Haurrei zuzendutako Trebezia lehiaketaren edizio berri bat jokatuko da aurten, martxoko zenbait igandetan. Aurtengoa lehiaketaren hirugarren urtea izango da eta antolatzaileek iragarri dutenez, dagoeneko ireki dute parte hartu nahi duten horientzako izena emateko epea.

Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako ikasleek har dezakete parte. Hiruko taldetan banatuta jokatu beharko dute eta Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako haurrei dago zuzenduta bereziki. Izena eman ahal izateko esku orriak banatu zituzten orain aste bete La Salle-Legazpin, Gainzurin eta Urretxu-Zumarraga ikastolan. Parte hartu nahi duten gaztetxoek ostiralera arte izango dute, esku orriak behar bezala bete eta Urretxuko kultur etxera edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera eramateko epea.
Finala martxoaren 30ean
Trebezia lehiaketaren saioak martxoaren 16an, 23an eta 30ean izango dira Labeaga aretoan, 17:00etan hasita. Lehenengo bi saioak kanporaketak izango dira eta hirugarrenean jokatuko da finala. Lehiaketak harrera ona izaten duela diote antolatzaileek, eta iaz 120 haurrek parte hartu zutela argitu dute.
Haurrek euren abileziak erakusteko aukera izango dute, umorez jantzitako proba ezberdinak gaindituz. Irabazleek sari bereziak jasoko dituzte, eta parte hartzaile guztientzako mokadutxoa egongo da finala amaitutakoan.
The post Trebezia lehiaketan izena emateko azken egunak appeared first on Otamotz.