Berdintasunaren eta abortuaren aldeko aldarrikapenek markatuko dute aurtengo Emakumeen Eguna
Aldarrikapena eta festa uztartzen ditu urtero Emakumeen Nazioarteko Egunak. Aurten ordea, berdintasunaren aldeko ohiko aldarrikapenei beste bat gehituko zaie, abortuaren legearen kontrakoa. Bi gai horiek oinarri hartuta, makina bat hitzaldi, tailer, bertso eta antzerki saio izango dira datozen egunetan. Horrekin batera, ordea, ez dira faltako herriz herri emakumeak elkartu eta beraien eguna mahai inguruan ospatzeko ekitaldiak ere. Goierriko herririk gehienetan antolatu dituzte ekitaldiak, gaur bertan hasi eta hilaren bukaerara arte.
ATAUN
Larunbata, 8- 11:00: Pilota eta pala partidak, San Gregorioko frontoian.
- 17:00: Karta jokoak Atseden Tokin, sariekin.
- 20:00: Elkarretaratzea San Martingo plazan
- 21:15: Afaria Aiako Aitzarri elkartean (izena emanda)
- 09:30: Hilekoari buruzko tailerra: Gure gorputza eta hilekoa hobeto bizitzen ikasi, San Gregorioko elkargunean.
BEASAIN
Ostirala, 7- 18:00: Birjinak ala putak? Euskal emakumeen ekarpenak historian Amaia Nausia historialariaren hitzaldia. Ondoren, Amaia Zubiriaren eta Nerea Elustondoren emanaldia. Usurbe antzokian.
- 19:00:Bategik antolatuta, Emakumeak eta aniztasuna, emakume etorkinen egoeraren inguruko hitzaldia. Hizlariak Beti Diop senegaldarra eta Ruth Gonzalez nikaraguarra. Moderatzailea Lurdes Agirre.
EZKIO-ITSASO
Igandea, 9- 10:00: Emakumeak landa ingurunean, lehengo eta oraingo ikuspegiak II. Jardunaldia, Igartubeiti baserri-museoan. Malba landarearekin egindako errezetak ikasiko dituzte aurrena. 12:00etan, Miren Urquijo antropologoaren hitzaldia izango da.
- 14:00: Bazkaria
- 16:00: 81 amama dokumentalaren emanaldia.
GABIRIA
Larunbata, 8- 21:00: Emakumeen eguneko afaria, Gabiriako Ostatuan.
GAINTZA
Larunbata, 8- 21:00: Emakumeen eguneko afaria, Kale-Txiki jatetxean.
IDIAZABAL
Osteguna, 6- 18:30: Laura Varak, Emakume preso ohiak hitzaldia egingo du, Xume tabernan.
- 19:00: 81 amama dokumentalaren emanaldia, Xume tabernan.
ITSASONDO
Larunbata, 8- 14:00: Elkarretaratzea plazan.
- Ondoren, bazkaria, Arbel-Aitz elkartean.
LEGAZPI
Ostirala, 7- 19:00: Elkarretaratzea Euskal Herria plazan, Koordinadora Feministak deituta.
- 19:30: Trinitik antzerki taldeak Emakumeak beldurrik gabe antzezlana eskainiko du, Latxartegi aretoan.
OLABERRIA
Larunbata, 8- 14:00: Emakumeen eguneko bazkaria Etxezuri jatetxean. Ondoren, dantzaldia izango da. Garraio zerbitzua: 13:45 Ihurreko plazan, 13:50 Kaskoko errotondan, 13:55 Errekaldeko Bekoetxen. Itzulera 18:45 inguruan.
ORDIZIA
Ostirala, 7- 22:15: Antzerki Garaia zikloaren barruan, Ondoko tipoa antzezlana. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreekin. Herri antzokian.
- 19:00: Elkarretaratzea plazan.
- 19:30: Triki-poteoa, plazatik aterata.
- 21:30: Emakumeen afaria Tximista sagardotegian (izena emanda).
- 17:30: Emakumeak margogintzan bideoforuma, Frida filmearen inguruan. Zuhaizti zentroan.
- 17:30: Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa, umeentzat. Liburutegian.
- 18:30: II. Berdintasun Planaren Aurkezpena, D’elikatuz zentroan.
- 17:30: Emakume idazleak hitzaldia, Jose Domingorekin. Zuhaizti zentroan.
- 19:30: Urrup taldearen Comisaria especial para mujeres antzezlana. Herri antzokian.
ORMAIZTEGI
Larunbata, 8- 18:00: La bicicleta verde filmaren emanaldia eta solasaldia.
- 22:00: Emakumeen Eguneko bertso saioa, Zubipe kiroldegian. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Jone Uria. Gai-jartzailea: Unai Elizasu.
SEGURA
Larunbata, 8- 13:00: Elkarretaratzea plazan, Lan bera, eskubide bera lemapean. Ondoren, Ni ere feminista naiz lemarekin mosaikoa osatuko dute.
- 17:30: 81 amama dokumentalaren emanaldia, gaztetxean.
- 21:00: Emakumeen afaria Izkiña jatetxean (izena emanda)
- 09:00: Donostiako Lilatoira irteera korrikalari eta animatzaileentzat (kotxez).
- 10:00: Autodefentsa tailerra, goiz eta arratsaldez (bazkariarekin). Frontoiko gimnasia gelan.
ZALDIBIA
Larunbata, 8- 19:00: Triki-poteoa
- 21:00: Emakumeen Eguneko afaria Zubi-Buru elkartean.
- Ondoren, Gem,a eta Oihanaren bertso saioa.
ZEGAMA
Ostirala, 7- 18:00: Work Kafe saioa: Berdintasunean bizi al gara?, kultur etxean. Genero indarkeria, kontziliazioa eta hezkidetza aztertuko dira.
ZERAIN
Larunbata, 8- 21:00: Emakumeen eguneko afaria, herriko trikitilariekin, Zeraingo Ostatuan.
- 18:00: La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, kultur etxean. Ondoren, merienda Mandio tabernan, trikitilariekin.
ZUMARRAGA-URRETXU
Larunbata, 8- 10:00: Abortatzeko eskubidearen aldeko murala, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 12:30: Elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan, Koordinadora Feministak deituta.
- 14:30: Emakumeen bertso-bazkaria, bertso eskolako gaztetxoekin. Jai-Alai jatetxean.
- 17:00: Emakumeen triki-bertso-poteoa, herriko kaleetan.