Fiskaltzak bi urte eta erdiko zigorra eskatu du Jon Gorrotxategirentzat
Amaitzear da, bost hilabeteren ostean, herriko tabernen auziko epaiketa. Fiskalaren txanda izan da gaur, eta epaiketan bildutako ondorioak azaldu ditu. Jon Gorrotxategi beasaindarrarentzat bi urte eta erdiko eskaria eskatu du “ETArekin kolaboratzea” egotzita.
Joseba Alvarez, Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Karmelo Landa eta Juan Kruz Aldasororentzat, berriz, lau urte eta sei hilabeteko zigorra eskatu du. Gainontzekoentzat bi urte eta bi hilabete, eta bi urte eta sei hilabeteko zigor eskaerak egin ditu fiskalak. Jaitsi egin ditu beraz zigor eskaerak. Adolfo Araiz, Mikel Arregi, Carlos Rodriguez, Ester Agirre, Santiago Hernando, Kepa Gordejuela, Pedro Felix Morales, Andres Larrea eta Isabel Mandiolarentzat akusazioa kentzeko eskatu du fiskalak. Hernando eta Mandiola absolbitu egin ditu epaileak.
Epaiketa amaitzen denean, epailearen erabakiaren zain geratuko da erabakia.
Honen inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.