Gipuzkoako Trialsin Txapelketa igandean jokatuko da Santa Barbaran
Gipuzkoako Trialsin txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da igandean Urretxun, Santa Barbaran. Gipuzkoako txapelketa bost probaz osatuta dago, eta Urretxukoaren ondoren, Oñatin, Arantzazun eta Tolosan jokatuko dira azken saioak martxoaren 23an eta apirilaren 6an. Azken honetan finala jokatuko da. Urretxun igandean egingo duten proba, iazkoaren kontrakoa izango da. Jose Ramon Agirre antolatzaileak esan duenez, iaz edukiontziak, palet-ak… erabili zituzten zirkuitua osatzeko.
Gipuzkoako Trialsin txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da igandean Urretxun, Santa Barbaran. Gipuzkoako txapelketa bost probaz osatuta dago, eta Urretxukoaren ondoren, Oñatin, Arantzazun eta Tolosan jokatuko dira azken saioak martxoaren 23an eta apirilaren 6an. Azken honetan finala jokatuko da.
Urretxun igandean egingo duten proba, iazkoaren kontrakoa izango da. Jose Ramon Agirre antolatzaileak esan duenez, iaz edukiontziak, palet-ak… erabili zituzten zirkuitua osatzeko. Aurtengoa ordea, zirkuitu naturala deitzen dena izango da, «bertan dauden mahaiak, aulkiak, berdeguneen gorabeherak probestuko ditugu zirkuitua osatzeko». Aitortu duenez, «iazko zirkuitua ikusgarriagoa zen, baina antolaketa lanak asko zailtzen ditu».
Zirkuitua «bost gune ezberdinez» osatuta egongo da eta parte hartzaile bakoitzak «hiru bider egin beharko du gune bakoitza». Gunea osatzeko «bi minutu eta erdiko denbora» izango du txirrindulari bakoitzak eta puntu gutxien batzea lortzen duena izango da, azkenean irabazlea.
Goierritar bakarra proban
Gipuzkoako txapelketa izan arren, Open-a ere jokatuko dute Urretxun. Guztira, «40-50 bat txirrindulariren parte hartzea» espero dute etzi. Gehienak gipuzkoarrak izango diren arren, badaude «Arabatik, Nafarroatik edo Asturiastik» etorriko direnak ere.
Txapelketa benjamin, kimu, haur, kadete, gazte, senior eta elite mailetan jokatuko da. Goierritar bakarrak hartuko du parte kadeteen mailan, Beñat Agirre urretxuarrak, hain zuzen.
Gainontzean Jon Areitio eta Gorka Susperregi hondarribiarrak eta Diego Palacio gasteiztarra daude faboritoen artean.
Saioa 10:30ean hasiko da eta 13:30 aldera amaitu. Probatu nahi duenarentzat hainbat bizikleta izango dira eskura Santa Barbaran bertan.
The post Gipuzkoako Trialsin Txapelketa igandean jokatuko da Santa Barbaran appeared first on Otamotz.