'Ondoko tipoa' bihar, Ordizian
Antzerki Garaia programaren baitan, Ondoko tipoa atzezlana ekarriko du Txalo Produkzioakek Ordiziara. Bihar izango da emanaldi umoretsua, gaueko 22:15ean Ordiziako Herri Antzokian.
Begoña Bilbaok zuzentzen du Katarina Mazetik idatzitako obra; Ordizian euskarazko bertsioan ikusi ahal izango dute ikusleek. Agertokian Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktore ezagunak arituko dira, biak ala biak, jendeari barre eragiteko asmoarekin.
Aiora eta Pabloren paperean arituko dira Garmendia eta Galarza. Bi mundu ezberdinetatik datozen pertsonaiak dira, hilerrian egingo dute topo. Hasiera batean ezinezkoa dirudien maitasun istorioa sortuko da bien artean; umorea izango da lagun trama osoan. Aiora eta Pabloren arteko ezberdintasunek egoera barregarriak sortuko ditu antzezlanean. “Amodioa da istorioaren muina, baina umoretik aldendu gabe”, dio Aitziber Garmendiak. Bada, istorio sinple hori irudikatzeko, eszenografiak garrantzi handia dauka. “Bi pertsonaien barne unibertso eta sentipenak irudikatzeko, argiarekin jolasten dugu”, dio Garmendiak. Hala ere, pertsonaien sakontasuna aktoreen lan bikainari esker igartzen da.