Dabid Garcia durangarrak irabazi du Arriarango mendi lasterketa
Ez du aurkaririk izan gaur Dabid Garcia Gil korrikalari durangarrak Arriaranen. Beasaingo auzo horretan gaur arratsaldean jokatu da III. Mendi Lasterketa, eta Garciak bi minutuko aldea atera dio bigarren sailkatu den Mikel Albeniz donostiarrari. Garciak 1:04:26 minutuan amaitu du proba, 15,3 kilometro luzekoa. Podiuma Endika Gartzia lasartearrak osatu du, bi minutu eta erdira (1:07:04).
Arriarango plazan hasi eta bukatu da lasterketa. Lehendabizi bira bat egin dute, eta irteera marratik pasatu direnean hasi zaie korrikalariei lan handiena. Salbatore aldeko ur araztegiraino joan, eta Iturritza baserriko hegaletik Arriarango urtegira iritsi dira. Lehen itzulitik aurrea hartu du Garciak, eta eroso irabazi du.
Kirolprobak webgunean.
Guztira 255 korrikalarik parte hartu dute. Goierritarren artean Anartz Etxeberria lazkaotarra izan da onena, 5. tokian (1:09:43). Juan Karlos Valdivielso beasaindarra eta biak eskutik helduta iritsi dira helmugara. Sailkapen osoa,