Esprint estuan erabaki da gaur eguerdian Goierriko 33. Itzulia txirrindularitza probaren irabazlea. Lizarte talde nafarreko Marc Solerrek (Vilanova i la Geltrú, Bartzelona, 1993) irabazi du lasterketa, Goierri Kirol Elkarteak Amelio Mendijurren omenez antolatutakoa. Julen Mitxelena (Gipuzkoa) sartu da helmugan bigarren, zentimetro gutxira, eta Iker Azkarate lazkaotarrak (Caja Rural) osatu du podiuma.
http://youtu.be/TmdbHin3fZg 2004an ekin zion Urretxun eta Zumarragan KKinZona proiektu komunikatiboak, izen bereko magazinea paperean kaleratzen hasita. Kritika soziala, umorea eta ziria tartekatuz, aldizkari formatutik irrati libre izaerara pasatu zen orain zazpi urte, Internet bidez. Bost urte daramatza FM frekuentziak emititzen KKinZona irratiak. Hamargarren urteurrena gaur ari dira ospatzen.