KKinZona komunikazio proiektua, lehenengo hamar urteak ospatzen
http://youtu.be/TmdbHin3fZg 2004an ekin zion Urretxun eta Zumarragan KKinZona proiektu komunikatiboak, izen bereko magazinea paperean kaleratzen hasita. Kritika soziala, umorea eta ziria tartekatuz, aldizkari formatutik irrati libre izaerara pasatu zen orain zazpi urte, Internet bidez. Bost urte daramatza FM frekuentziak emititzen KKinZona irratiak. Hamargarren urteurrena gaur ari dira ospatzen.
2004an ekin zion Urretxun eta Zumarragan KKinZona proiektu komunikatiboak, izen bereko magazinea paperean kaleratzen hasita. Kritika soziala, umorea eta ziria tartekatuz, aldizkari formatutik irrati libre izaerara pasatu zen orain zazpi urte, Internet bidez. Bost urte daramatza FM frekuentziak emititzen KKinZona irratiak. Hamargarren urteurrena gaur ari dira ospatzen.
Zuzeneko irratsaio berezia 12:00ak pasatxoak hasi dute, Areizaga-Kalebarren plazako kioskoan. Aitor Gutierrez legazpiarra, Iñigo Ramos azpeitiarra, eta Gorka Santesteban, Aritz Ormazabal eta Aritz Berasategi arduratu dira esatari lanez. Tarteka, gonbidatu bereziak ere izan dituzte, urte hauetan guztietan kolaboratzaile edo laguntzaile izan dituztenak.
Urteko kuota kobratzeko aitzakian antolatzen duten festatxoa ere gaur dute. Irratiaren aldamenean moldatu duten erredazio berriaren irekiera egingo dute. Gutierrez arduratuko da zinta mozte sinbolikoaz, eta Santestebanek bertso bat kantatuko du. Jarraian, bazkaria egingo dute irratiaren pareko gaztetxean, 40 bat lagunek.
Nola komunikazio proiektua, hala praktikako argitalpenak eta emisioak auzolanean egiten dituzte. Diru gastuei aurre egiteko, bazkideen kuotak ditu sarrera nagusi KKinZonak. Urtean 20 euro jartzen du 127 kidetako bakoitzak. “Kuota ordaintzeko animatzeko” prestatu dute lagun arteko bazkaria.
Arratsaldean jarraituko du jaiak. Bazkalondoan Furor telebistako joko-programaren antzeko jolasak egingo dituzte, eta Magnético Grupo Robot eta Salda Badago taldeek joko dute.
The post KKinZona komunikazio proiektua, lehenengo hamar urteak ospatzen appeared first on Otamotz.