Lizarteko Marc Soler kataluniarrak irabazi du Goierriko Itzulia lasterketa
Esprint estuan erabaki da gaur eguerdian Goierriko 33. Itzulia txirrindularitza probaren irabazlea. Lizarte talde nafarreko Marc Solerrek (Vilanova i la Geltrú, Bartzelona, 1993) irabazi du lasterketa, Goierri Kirol Elkarteak Amelio Mendijurren omenez antolatutakoa. Julen Mitxelena (Gipuzkoa) sartu da helmugan bigarren, zentimetro gutxira, eta Iker Azkarate lazkaotarrak (Caja Rural) osatu du podiuma.

Amateur mailako denboraldiko aurreneko proba izan da Goierriko Itzulia-Kutxabank Sari Nagusia, Goierrin. 10:00etan hasi da lasterketa, 140 txirrindulariko tropel mardularekin. Atagoiti eta Eitzaga bina aldiz igo behar izan dituzte, 107,9 kilometroko ibilbidean.
Denboraldi hasiera izanik, kilometroak pilatzeko eta sasoi puntua hartzeko baliatu dute ziklista askok. Hala, Atagoitiko lehen igoeran multzo handi batek karrera utzi du.
Euskaldun torneorako bigarren proba baliagarria izan da Urretxukoa. Mikel Hernandez soraluzetarrak (Debabarrena) hartu du lidertza, eta hark soineratu du elastiko zuria.
Marc Soler irabazleak azaroan bete zituen 20 urte. Denboraldi hasiera bikaina ari da egiten, eta Urretxun irabazita, dagoeneko hiru garaipen ditu, Soraluzeko probaren (Lehendakari txapelketakoa) eta Ereñokoaren ondotik. 23 urtez azpikoen mailan ari bada ere, gaur elitekoei aurre hartu die. Bigarren sailkatu den Mitxelena oiartzuarrak Camargoko saria (Cantabria, Espainia) irabazi zuen, martxoaren hasieran.
The post Lizarteko Marc Soler kataluniarrak irabazi du Goierriko Itzulia lasterketa appeared first on Otamotz.