Malen Amenabarrek irabazi du Osinberde bertso sariketa
Hasi da bertsolari gazteentzako Goierriko bertso-sariketa sorta garrantzitsuena. Larunbatean jokatu zen Zaldibian II. Osinberde saria, Gabiriako Osinalderako lehenbiziko proba baliagarria. Malen Amenabar larrabetzuarrak irabazi du, epaileen puntuazioz. Hartara, berak jaso du Osinberdeko sari nagusia, Artxanberri bertsolariaren irudia duen Euskal Herriko maparen formako harrizko oroigarria.
Bigarren postuan Josu Oiartzabal azpeitiarra sailkatu zen. Amenabarrekin batera, Gabiriako finalean izango da, apirilaren 12an. Iaz ere Osinalden kantatu zuen Oiartzabalek. Zaldibian, entzuleek berari eman diote bertsolari gustukoenaren saria.
Paula Amilburu, Gemma Urteaga, Maddi Sarasua eta Amaia Elizagoien ziren beste bertsolariak. 60 bat lagun bildu ziren Osinberde elkartean afaltzera, eta jende gehiago sartu zen gero saioa entzutera.