Hasi dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko kultur ekitaldiak
http://youtu.be/tFGkax7W0QA
Dagoeneko hasiak dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiak. Abian Gara lemapean, kultur ekintza sorta antolatu dute Seguran. Aurrenekoa, Kiribil konpainiaren Orobil Borobil antzezlana izan zen, pasa den ostegunean. Gattiken ekoiztetxeak egindako bideo honetan, beraien antzezlanaren berri ematen dute Iparraldeko Kiribil antzerki taldeko kideek.
Dagoeneko hasiak dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiak. Abian Gara lemapean, kultur ekintza sorta antolatu dute Seguran. Aurrenekoa, Kiribil konpainiaren Orobil Borobil antzezlana izan zen, pasa den ostegunean. Ostiralean berriz, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Koka-Kola eta barea antzezlana eskaini zuten.
Gattiken ekoiztetxeak egindako bideo honetan, beraien antzezlanaren berri ematen dute Iparraldeko Kiribil antzerki taldeko kideek.
Ekitaldi gehiago
Datozen egunetan jarraituko dute Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiek. Ostiral honetan, esaterako, H-Eden taldearen kontzertua izango da, 19:00etan, Botikaxahar kulturgunean. Astean zehar, berriz, Joxemari Telleriaren Segura marrazkitan (kultur etxean) eta Elkar ezagutzetik elkar aitortzera (Botikaxaharren) erakusketak ikusgai izango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.