Martxan da dagoeneko Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Lehiaketa Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako haurrei zuzenduta dago. Aurten, eta Gorka Azkarate antolatzaileetako batek esan duenez, «aurreikuspen guztiak hautsiz», 89 taldek eman dute izena. Partaideek hirunako taldetan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa joan den igandean izan zen, «goizean 24 talde zeuden deituta, eta arratsaldean beste horrenbeste».
Joan den martxoaren 7tik ikusgai dago Juan de Lizarazun Bakartxo Anizen Natura bizia erakusketa. Bihar bisita gidatuak eskainiko ditu 16:30etik 20:30era. Interesatuek 943 03 80 88 telefonora deitu behar dute.
The post ‘Natura bizia’ erakusketan bisita gidatuak, bihar appeared first on Otamotz.
Urola Garaia Mankomunitateak antolatuta, Helduen inplikazioa nerabezaroan hitzaldia egongo da gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 18:30ean. Hitzaldia Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuko kideek egingo dute, eta gurasoei zuzenduta egongo da.
The post ‘Helduen inplikazioa nerabezaroan’ hitzaldia appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/tFGkax7W0QA Dagoeneko hasiak dira Iparra-Hegoa topaketa girotzeko ekitaldiak. Abian Gara lemapean, kultur ekintza sorta antolatu dute Seguran. Aurrenekoa, Kiribil konpainiaren Orobil Borobil antzezlana izan zen, pasa den ostegunean. Gattiken ekoiztetxeak egindako bideo honetan, beraien antzezlanaren berri ematen dute Iparraldeko Kiribil antzerki taldeko kideek.
Ara Malikian eta Fernando Egozkue musikariek kontzetua egingo dute bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Malikian lehen ere izana da Zumarragan, eta estimu handia duenaren seinale, biharko saioko sarrerak agortu egin
The post Bukatu egin dira Ara Malikianen saiorako sarrerak appeared first on Otamotz.
Aldiri kiroldegian yoga integral ikastaroa antolatu dute martxorako. Saioak irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharko. Saioak ostegunean, eta hilaren 25ean eta 27an izango dira, hiru egunetan
The post Yoga integral ikastaro berria Aldiri kiroldegian appeared first on Otamotz.