«Umore ona» eta «giro beroa» trebezia lehiaketako lehenengo kanporaketan
Martxan da dagoeneko Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Lehiaketa Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako haurrei zuzenduta dago. Aurten, eta Gorka Azkarate antolatzaileetako batek esan duenez, «aurreikuspen guztiak hautsiz», 89 taldek eman dute izena. Partaideek hirunako taldetan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa joan den igandean izan zen, «goizean 24 talde zeuden deituta, eta arratsaldean beste horrenbeste».
Martxan da dagoeneko Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Lehiaketa Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako haurrei zuzenduta dago. Aurten, eta Gorka Azkarate antolatzaileetako batek esan duenez, «aurreikuspen guztiak hautsiz», 89 taldek eman dute izena. Partaideek hirunako taldetan hartuko dute parte.
Lehenengo kanporaketa joan den igandean izan zen, «goizean 24 talde zeuden deituta, eta arratsaldean beste horrenbeste». Azkaratek argitu duenez, goizeko saiora ez ziren talde guztiak agertu, «baina arratsaldekoa benetan jendetsua» izan zen. Datorren igandean jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, «oraindik 50 talde inguru daude oholtzatik igaro gabe, igandean hartuko dute parte guztiek, batzuk goizean eta gainontzekoak arratsaldean».
Behin kanporaketen fasea amaituta hurrengo hitzordua finalekoa izango da, eta «martxoaren 30ean jokatuko dute talde onenek». Kanporaketa eta finala Labeaga aretoan izango dira. Finala eta gero, askaria izango da parte hartu duten haur guztientzat. Gainera, «sorpresa bat baino gehiago» egongo dela ere aurreratu dute antolatzaileek.
The post «Umore ona» eta «giro beroa» trebezia lehiaketako lehenengo kanporaketan appeared first on Otamotz.