Ehun ikasletik gora aritu dira tabakoaren inguruko tailerretan
Minbiziaren Aurkako taldeak bultzatuta, tabakoak uzten dituen ondorioen inguruan tailerra egin dute Zumarragan, Urola Garaiko Lanbide Eskolan, eta minbiziaren Aurkako taldeak emandako datuen arabera 104 ikaslek parte hartu dute tailerrean. Martxoaren 10ean eta 12an egin zituzten tailerrak, nor bere osasunaren jabe nola izan ikasteko. Froga objetiboekin errealitatea adierazi diete ikasleei, eta tabako kontsumoa uztera animatu dituzte.
Minbiziaren Aurkako taldeak bultzatuta, tabakoak uzten dituen ondorioen inguruan tailerra egin dute Zumarragan, Urola Garaiko Lanbide Eskolan, eta minbiziaren Aurkako taldeak emandako datuen arabera 104 ikaslek parte hartu dute tailerrean.
Martxoaren 10ean eta 12an egin zituzten tailerrak, nor bere osasunaren jabe nola izan ikasteko. Froga objetiboekin errealitatea adierazi diete ikasleei, eta tabako kontsumoa uztera animatu dituzte.
Tabakoaren kontsumoa dependentzi fisikoarekin lotuta dagoela ikusi dute ikasleek, zigarroak egiteko erabiltzen dituzten hainbat sustantziak, amoniakoak adibidez, nikotina burbuinera eta ahora lehenago iristea ahalbidetzen baitute. Cooximetria probak ere egin dituzte ikasleekin, airean dagoen karbono monoxidoa neurtzeko. Ikasleek duten biriketako ahalmena zein den ere neurtu dute, bakoitzaren biriken araberako adina kalkulatzeko.
The post Ehun ikasletik gora aritu dira tabakoaren inguruko tailerretan appeared first on Otamotz.