Minbiziaren Aurkako taldeak bultzatuta, tabakoak uzten dituen ondorioen inguruan tailerra egin dute Zumarragan, Urola Garaiko Lanbide Eskolan, eta minbiziaren Aurkako taldeak emandako datuen arabera 104 ikaslek parte hartu dute tailerrean. Martxoaren 10ean eta 12an egin zituzten tailerrak, nor bere osasunaren jabe nola izan ikasteko. Froga objetiboekin errealitatea adierazi diete ikasleei, eta tabako kontsumoa uztera animatu dituzte.
Duintasuna Gipuzkoako jubilatuen elkarteak batzarra egin zuen atzo Urretxun. Hilero herri ezberdin batean biltzen dira elkartearen helburuez eztabaidatzeko. Bizitza duina bermatzeko gutxienez 1.000 euroko pentsioa izatea, osasungintza publikoa, doakoa, kalitatezkoa, unibertsala eta euskalduna, berdintasuna eta fiskalitate progresiboa eskatzen dituzte, besteak beste.
Butak21 zine klubak antolatuta, La jaula de oro filma ikusi ahalko da etzi, ostirala, 22:15ean Zelai Arizti aretoan. Guatemalako hiru gaztek AEBetara egiten duten bidaia kontatzen da filmean.
The post ‘La jaula de oro’ filma etzi Butak21 zineklubean appeared first on Otamotz.
Zumarragako Udalaren politika «herritarren parte hartzearen gabezian oinarritzen» dela salatu du Urretxuko eta Zumarragako Langileria taldeak. Azaldu dutenez, «nekatuta» daude, «udalak hartzen dituen erabaki guztiak bertan dagoen alderdiaren interesetan oinarrituta» daudelako. Zehaztu dutenez, erabakiak ez dira «ez herritarren onurarako edo haei begira hartzen». Eta hori argudiatzeko hainbat «lekukotasun» eman dituzte: «Zumarragako airearen egoera hobetzeko lanik ez egitea, gazteentzako musika lokalen eskariari entzungor egitea»
Yoga integraleko ikastaroak ematen hasiko dira Urretxuko Aldiri kiroldegian. Martxoan zehar hiru eskola ireki eta doako saioak antolatu dituzte, interesa dutenek parte hartzeko. Lehenengoa bihar izangoa da, 19:00etan hasita, eta
The post Yoga integraleko ikastaroa eskainiko dute Aldirin appeared first on Otamotz.