Filipinetako laguntzagatik legorretarrak eskertu ditu Ugarok
Legorretako Ugaro herri eskolak elkartasunezko ekimen bat bukatu du. Filipinetako urakanak kaltetu zituztenentzat laguntza biltzen jardun dira eskolako ikasle, guraso eta irakasleak. Herri osoan eskatu dute laguntza, Legorretako elkarte eta eragileek lagunduta. Diru kopuru bat bildu dute, eta Unicef erakundeari ematea erabaki dute, Filipinetara bidera dezan. Ugaroko haurrek eta irakasleek «herri osoari eskerrik beroena» adierazteko argazkia atera dute. Argazkian agertzen den bezala, 1.162,55 euro bildu dituzte.