Gabiriako Udalak etxe bat salgai jarri du
Gabiriako Udalak bere jabetzakoa den Alkain-Barren kaleko 2 zenbakidun etxebizitza salgai jartzea erabaki du. Salmenta lehiaketa bidez egingo da eta oinarriak gabiria.net web orrian argitaratu dituzte. Etxebizitzak hiru logela, bi bainugela, sukaldea, saloia, trastelekua eta garajea ditu, bi solairutan. Terraza eta lorategia ere baditu. Oinarrizko prezioa 193.129,22 eurokoa da. Interesatuek ikusteko aukera dute: ostiraletan, 13:00etatik 14:00etara. Horretarako, 943 88 07 34 telefono zenbakira deitu behar da.