Debatik Zumaiara egingo dute txangoa lazkaotarrek
Gipuzkoako kostaldeko ibilbide bat egingo dute igandean Lazkaoko Amalurrek eta ikastolak, 13. irteeran. Debatik Zumaiara joango dira, Itxaspe kanpinetik irten eta atzera hara iristeko (7 km). Itzurungo labarrak, Sakoneta eta Mendata guneak eta flysch egitura geologikoak ikusiko dituzte bidean. Autobusa igandean 08:30ean irtengo da, Itzala paretik (haurrek 2 euro, helduek 5). Biharko hots egin behar da (657 722 131, Ttantton).