Eskiatzaile bat hil da Aralarren
Donostiako 51 urteko eskiatzaile bat hilda aurkitu du erreskate talde batek, bart, Ataunen, Aralarko mendietan. Iraupen eskia egitera joandako gizonezko bat ez zela itzuli, eta atzo arratsaldean hasi zituzten hura bilatzeko lanak. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk, basozainek eta Euskal Mendi Federazioak osatu zuten erreskate taldea. Eskiatzailearen hilotza gauerdian topatu zuten, baina gorpua ateratzeko toki zaila zela eta, gaur goizera arte utzi dute. Helikoptero baten laguntzarekin jaso ahal izan dute gorpua.
Aralarrera iraupen eskia egitera joana zen gizonezkoa. Lehen zantzuen arabera, heriotza istripu batek ekarri diola ondorioztatu du Segurtasun Sailak.