http://youtu.be/osFZl62xMdc Iparra-Hegoa jaialdia girotzeko antolatu duten Abian Gara ekitaldi sortaren barruan, H-Eden talde lapurtarrak jo zuen pasa ostiralean, Botikaxaharren. Folk doinuak eta euskal kantagintza tradizionala uztartuz, saio atsegina eskaini zieten bertan bildu zirenei. Abian Gara egitarauak ostiral honetan izango du jarraipena, beste kontzertu batekin; Nafarroa Behereko Aire ahizpek abestuko dute, toki berean.
Euskarazko irakurle taldea elkartuko da gaur iluntzean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Antxiñe Mendizabalen (Zumarraga, 1968) Nire amak ez dauka erremediorik eta Nire alabak ez dauka erremediorik liburuak irakurri dituzte oraingoan. Solasaldia egingo dute bi liburuei buruz, eta bertan Mendizabal egongo da. Idazle zumarragarrak liburu berria argitaratuko du maiatza aldean, printzesei buruzko ipuin ilustratua, hain justu; marrazkiak Maite Gurrutxaga ilustratzaileak egin ditu.