
Bihar, 12:15ean, Bixibixi saioa emango dute Segura Irratian. Hilean behin euskara ikasten ari diren kanpotarrak gonbidatzen dituzte eta oraingoan Micah Martin kaliforniarra gonbidatu dute. Gizon hau hizkuntza gutxituak aztertzen ari da. Gainera, Jon Urdangarin Maizpide euskaltegiko zuzendariak
Euskara aberasten saioan parte hartuko du eta Gillermo Roak eta Iñaki Leturiak geologiaz hitz egingo dute. Antropozenoaz, hain zuzen ere. Ostiralean Seguran kontzertua emango duten Aire ahizpek ere parte hartuko dute.