Artisau gazta dastatu ahalko da Ataunen, etzi
Artisau gazta deritzon Idiazabal Gazta probatzeko saio berezia antolatu du Gipuzkoako Parketxeak fundazioak eta Barandiaran Museoak, iganderako. Artzainen modu tradizionalean ekoizten duten gazta dastatzeko ekitaldi gidatua izango da, Ramon Lizeaga gaztagilearen iritziekin. Antzinako errezetak berreskuratzen jarduten da Lizeaga.
San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoan izango da dastatzea, igandean 11:00etan hasita. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta edozein bisitarik hartu ahalko du parte, aurrez sarrera ordainduta. Helduena 8 euro da, 5-12 urte arteko haurrena 5 euro (5etik beherakoek, doan).
Informazioa jasotzeko eta erreserbak egiteko aurrez hots egin behar da (943 18 03 35), tokiak kontatuak direlako.