ELAk eta LABek protesta egin dute Zumarragako Ospitalean
Gaur goizean ELA sindikatuak Osakidetzaren enplegu politikak osasun zerbitzu publikoa “kolapsora” daramala salatu du Zumarragako Ospitaleko atarian 8:30ean egindako elkarretaratzean. Eguerdian LABeko kideek ere protesta egin dute eta EAJren gobernua Osakidetzan “lanpostu publikoak suntsitzen” ari dela adierazi du. Bi sindikatuek azken urteetan Osakidetzan 3.000 lanpostu inguru suntsitu direla diote.

ELAk Zumarragako Ospitalean barne medikuntzako 12 ohe kendu direla jakinarazi du, eta laborategiko zerbitzua zentralizatu dela. Euskal sindikatuak egoera honi aurre egiteko 5.000 lanpostu sortuko lituzken plana aurkeztuko dio Osakidetzari. LABek, bere aldetik, iaz kontratazio gutxiago egin dela dio, “lanaldi osoko lanpostuak suntsitu dira gehien”. LABek sektore mahaian “behin baino gehiagotan” aldarrikatu duena errepikatu du: “OSakidetzak eta EAJk murrizketak gauzatzeari eta lanaldia luzatzeari uzten ez badiote, LAB sindikatuak ez du negoziatzeko aukerarik ikusten”.
The post ELAk eta LABek protesta egin dute Zumarragako Ospitalean appeared first on Otamotz.