Finantza eta ekonomia gaiak landu dituzte azkeneko osoko bilkuran
Gai ekonomiko eta finantzarioak landu ditu, batez ere, Urretxuko udalbatzak atzo iluntzean egin zen osoko bilkuran. Udal gobernuak 2013ko aurrekontuen kitapenari buruzko informazioa helarazi zien oposizioko alderdiei. Gai horri lotuta, egitasmo ekonomiko-finantzarioen berrikuspenaz ere azalpenak eman zituen. 2013ko aurrekontuen kitapenaren gainean, hainbat puntu azpimarratu zituen Edurne Etxezarreta Urretxuko udaletxeko kontu hartzaileak.
Gai ekonomiko eta finantzarioak landu ditu, batez ere, Urretxuko udalbatzak atzo iluntzean egin zen osoko bilkuran. Udal gobernuak 2013ko aurrekontuen kitapenari buruzko informazioa helarazi zien oposizioko alderdiei. Gai horri lotuta, egitasmo ekonomiko-finantzarioen berrikuspenaz ere azalpenak eman zituen.
2013ko aurrekontuen kitapenaren gainean, hainbat puntu azpimarratu zituen Edurne Etxezarreta Urretxuko udaletxeko kontu hartzaileak. Batetik, 2013ko likidazioari dagokionean “diruzaintzako soberakina 216.247,20 eurokoa” dela esan zuen. Bestalde, aurrekontu orokorraren emaitza “67.231,36 euro positibo” dela ere gaineratu zuen.
Horrekin batera, 2014ko urtarrilaren 13ko datarekin, Urretxuko Udalak kredituaren aldaketa bat ere onartu du, “93.500 eurokoa”. Guztiarekin 2013ko aurrekontu orokorraren exekuzio maila “gastuak eta sarrerak aintzat hartuta %96,45ekoa” izan da. Hala ere, Urretxuko udal aurrekontuak aurrekontuaren egonkortasuna, finantzen iraunkortasuna eta erregelaren gastua helburuak guztiz betetzen ez dituenez, Urretxuko Udala plan ekonomiko-finantzario bat onartzera behartuta dago.
Balantze positiboa
Horrekin lotuta, indarrean dagoen plan ekonomiko-finantzarioaren gaineko konparaketa bat egin zuen Etxezarretak. 2013Ko likidazioari begiratuta, irabazietan “aurreikusitakoa baino 53.494,36 euro gehiago jaso da, eta gastuetan, aldiz, aurreikusitakoa baino 37.087,48 euro gutxiago” gastatu direla aurreratu zuen. Ondorioz, ateratako balantzea “90.000 euro positibokoa” dela azaldu zuen.
Beste puntu batean aztertu zuten 2013ko kudeaketa plana. Oihane Zabaleta alkateak azaldutakoaren arabera, iazko kudeaketa planean “sei helburu estrategiko, hamazazpi estrategia eta 51 lerro nagusi” ezarri zituzten. Hala, “aurrekontuetan isla daukaten diru partidak kudeaketa plan batean zehazten dituzte”. Hala 2013ko kudeaketa planean 279 partida onartu zituen udalak, eta guztira “8.122.439 euroko aurrekontua” onartu zen. Guztiarekin, exekuzio maila %96,45ekoa izan da.
Osoko bilkuran landu zen azkeneko puntuan, memoria historikoa lantzeko bekaren 2. fasearen oinarriak onartu zituen udalbatzak. Lehenengoa bezala, Zumarragako Udalarekin batera aterako du deialdia Urretxukoak. 6.000 euroko beka deialdia izango da eta Urretxuk %40,44 hartu beharko du bere gain, 2.426,60 euro dirutan. Interesa dutenek 20 eguneko epea izango dute beharrezko dokumentazioa aurkezteko.
The post Finantza eta ekonomia gaiak landu dituzte azkeneko osoko bilkuran appeared first on Otamotz.