«New Orleansen bertako musika entzuteko aukera izatea dut amets»
Eskusoinua jotzen du Lurdes Lermak (Ormaiztegi, 1975). 8 urterekin hasi zen solfeoa eta txistua ikasten Paskual Larrañagarekin. Ondoren, Ormaiztegiko eta Beasaingo musika eskoletan egin zituen soinu ikasketak, eta gaur egun Lazkao Txiki musika eskolako irakaslea da.
Entzuteko musika mota bat.
Momentuaren arabera, denetarik entzutea aberasgarria da.
Jotzeko musika mota bat.
Martxosoa eta mugitua.
Instrumentu bat.
Eskusoinua menderatzen dut, baina gustura ikasiko nuke biolontxeloa edo tronboia jotzen. Egunen batean akaso…
Konpositore bat.
Ze zaila… Vivaldi edo Strauss.
Abeslari bat.
Nora Jones.
Abesti bat.
Sting-en Fields of gold.
Zaletasun bat.
Pintura.
Pelikula bat.
Pretty woman.
Liburu bat.
Rhonda Byrner-en El secreto.
Janari bat.
Arrautza frijitu parea.
Edari bat.
Coca-cola.
Oporretarako leku bat.
Eskozia eta Italia.
Amets bat.
New Orleansen bertako musika entzuteko aukera izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ostegun gizen berezi bat eta Lander jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire kuadrillak oparitutako mezedora edo kulunkari bat
Gorroto duzuna.
Hipokrisia, faltsukeria eta gezurra.