Gabiri2 taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa taldekako lehiaketa
http://youtu.be/ypx7i6CxL2U
Txapelketako saio gehienak bezalaxe, jende eta giro aldetik ederra izan zen atzoko finala ere. Urretxu-Zumarragako gaztelekua "goraino beteta" zela igo ziren hiru taldeak oholtzara. Saio eder baten ondoren, Endika Igartzabalek, Mikel Asurabarrenak eta Aitzol Iturbek osatutako Gabiri2 taldea izan zen irabazlea. Askoren ustez faborito ziren Atsuak taldekoak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Itziar Pildain), bigarren gelditu ziren, eta Gabiri1 taldekoak (Gorka Maiz, Oier Oiarbide, Eñaut Asurabarrena) hirugarren.
Txapelketako saio gehienak bezalaxe, jende eta giro aldetik ederra izan zen atzoko finala ere. Urretxu-Zumarragako gaztelekua “goraino beteta” zela igo ziren hiru taldeak oholtzara. Saio eder baten ondoren, Endika Igartzabalek, Mikel Asurabarrenak eta Aitzol Iturbek osatutako Gabiri2 taldea izan zen irabazlea. Askoren ustez faborito ziren Atsuak taldekoak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Itziar Pildain), bigarren gelditu ziren, eta Gabiri1 taldekoak (Gorka Maiz, Oier Oiarbide, Eñaut Asurabarrena) hirugarren.
Saioaren bukaeran, hiru taldeetako kideek Martin Larralde abesti ezaguna kantatu zuten elkarrekin. Txapelketa hau Goierriko Hitza egunkariak eta GoiBerri aldizkariak babesten dute, eta bukaeran, harpidetzak oparitu zituzten publikotik eskenatokira igo eta errima desafioan parte hartu zutenen artean.
Lehen balorazioa, ona
Datozen egunetan xehetasun gehiago emango badituzte ere, antolatzaileak gustura agertu dira 12. txapelketa honek eman duenarekin. Lehen balorazio moduan, saioetan “jende gazte asko” bildu dela eta “belaunaldi aldaketa hori ematen ari dela” azpimarratu du Gorka Azkaratek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.