Hainbat iheslari agertu dira azken ostiraletako elkarretaratzeetan
Zegamakoplaza atariak zabaldu duen moduan.
Hilero hilero, euskal preso eta iheslariak etxera ekartzeko eskaera egiten dute, azken ostiraletan egiten dituzten elkarretaratzeetan. Herri askotan ordea, bereziak izan dira hil honetakoak. Izan ere, joan den asteburuan iragarri zuten moduan, hainbat euskal iheslari politikok etxerako bidea hartzeko erabakia hartu dute. Prozesu mailakatua izango dela iragarri bazuten ere, askok asteburu honetan eman dute pausoa, eta atzo iluntzeko elkarretaratzeetan agertu ziren.
Kasu horietako bat da Gurutze Arrondo zegamarrarena. 23 urtez herritik kanpo izan eta gero itzuli zen atzo Zegamara,