'Kilometro solidarioa' elkartasun ekintza egingo da igandean, Ordizian
Udaberrian Martxan ekimenaren egitarauari amaiera emanez, eta Euskal Herriko Itzuliaren atarian, ‘Kilometro solidarioa’ izeneko elkartasun ekintza egingo da goiz eta arratsaldez frontoi txikian igandean. Rual Kutxak heldu nahiz haurrentzako bizikleta estatikoak jarriko ditu, eta parte hartzaileek egiten duten kilometro bakoitzeko janari kilo bat bideratuko da Filipinetarako Gobernuz Kanpoko Erakunde batez bitartez.
Gaur goizean aurkeztu dute egitasmoa Ordiziako udaletxean Rural Kutxako eta Ordiziako Udaleko arduradunek. Egitasmoa igandean goizez nahiz arratsaldez garatuko da, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era. Frontoian gainera, haurrentzako puzgarriak ere jarriko dira.
Belen Maiza zinegotziak azaldu duenez ez zuten zalantzarik izan lortutako janari kiloak Filipinetara bidaltzea erabakitzeko garaian. Ordiziako herria Filipinekin senidetua dagoela gogorarazi du.