Zegamarrak, goi tentsioko linearen aurka
Goi tentsioko linearen aurkako taldeak Lurkide sarea eratu du: kaltetutako herrietako taldeak posteak jarri nahi dituzten tokietara joan dira argazkiak ateratzera, eremu horiek babesteko prest daudela irudikatzeko. Zegaman sei taldek bat egin dute Lurkide sarearekin: Kasino eta Tartalo elkarteak, Gazte Herexa, emakume margolariak, aizkolariak eta Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak.