Ikaskidetza Sarea jarriko dute martxan Goierrin
Ikasteko eredu berri bat ezagutu eta esperimentatzeko, Ikaskidetza Sarea izeneko egitasmoa jarri dute martxan Goeirrin. Hain justu ere, Irudikatu eta Ekin. Gizarte ekintzailetza: ideiak ekintza bihurtu izeneko tailerra egingo dute bihar Ordiziako Jakintza Ikastolan, 16:00etatik 20:00etara. Gizarte ekintzailetza suspertzeko gakoak landuko dituzte ikastaroan. Izen-ematea doakoa da, eta proiektuaren webgunearen bidez egin daiteke.
Ikaskidetza Sarea ikaskuntza ez formaleko sare bat sortu eta garatzeko proiektua da. Herritarren artean beste ikaskuntza modu bat sustatzea dute asmo; tokiko ikaskuntzari babesa emanez horrek garapenean eragina izan dezan. Bikume SLk antolatu eta dinamizatuko du Ordiziako tailerra; hala ere, EHUk gidatutako proiektua da, Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.
Proiektuak ikerketari ere bide egiten diola azaldu dute antoaltzaileek, “herritarrek modu ez-formal batean eta sarean lan eginez ikas dezaketela frogatzeko helburua ere baduelako”. Horretarako, hainbat zaugarri eta profileko pertsonak jarriko dituzte harremanetan, eta prozesu parte-hartzailea garatuko dute.
Gisa honetako “erreferentziazko esperientzia” eta proiektu gutxi egin dira orain arte, eta beraz, izaera esperimentala ere izango du. “Horrek, ordea, ez du esan nahi hutsetik abiatzen denik, aurrez egindako beste esperientzia batzuk baititu oinarri”, diote antolatzaileek.