Sukaldaritza tailerra emango dute gaur Gabirian
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udaberri Kulturalaren barne, aste honetarako. Gaur, 18:00etan, sukaldaritza tailerra egongo da Osinalde elkartean. Lierniko Mujika jatetxeko Arantzazu Zabaletak postre batzuk egiten irakatsiko du. Etzi (19:00) Kike Amonarrizek hitzaldia egingo du kultur etxean, larunbatean (17:00) ikasleen emanaldia egongo da saloian eta igandean Aztiriara ibilaldia egingo dute (10:00) eta abesbatzak saloian kontzertua emango du (18:00).