Aita Iparragirre herri eskolako ikasle eta gurasoak Ollo bailaran
Atzo Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako 25 haur eta guraso Nafarroako Ollo bailarara joan ziren. Iltzarbe herritik abiatu eta Txurregiko (1125 m.) gainera igo ziren. Hamaiketakoa jan eta argazki polit batzuk atera ostean, Artetako iturburua ezagutzera inguratu ziren. Maiatzean ikasturteko azken irteera egingo dute. Otsagabian pasako dute asteburua eta Ori eta Urkulu mendiak igoko dituzte.