http://youtu.be/KNm56htavo4 Hasi da Euskal Herriko txirrindularitzaren hitzordu nagusia. Abiatu da Itzuliko lehendabiziko etapa. Esandako orduan, 13:15ean, abiatu dira txirrindulariak Ordiziako plazatik, eta herrigunea zeharkatuta, Itsasondora bidean jarraitu dute. Aurretik 162 kilometroko ibilbidea izango dute, Goierrin eta Tolosaldeko zenbait herritan barrena.
http://youtu.be/cp7vCZ_0wx0 Bi oilar, bi faborito agintzen zituzten adituek, eta bien arteko kontua izan da gaurko etapa. Alberto Contador izan da azkarrena Ordiziako helmugan, eta 13 segundoko tartea atera dio Alejandro Valverderi. Gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia, irteera eta helmuga Ordizian zuen lehen etaparekin. Ibilbidea ikusita, etapa ikusgarria espero zitekeen, eta hala izan da. Gaintzako aldapa zen puntu beroetako bat, eta hantxe hasi da lasterketa erabakitzen.
http://vimeo.com/90836914 Estatu espainiarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindua eman du. Gainera, udaletako Euskara Planak bidaltzeko ere eskatzen ari da eta errekerimenduak ere egin ditu. Goierrin, Urretxu, Legazpi, Ordizia eta Beasaingo udalek jaso dituzte errekerimendu hauek.