Alberto Contador izan da azkarrena Ordiziako helmugan, Gaintzan erakustaldia eman eta gero
http://youtu.be/cp7vCZ_0wx0
Bi oilar, bi faborito agintzen zituzten adituek, eta bien arteko kontua izan da gaurko etapa. Alberto Contador izan da azkarrena Ordiziako helmugan, eta 13 segundoko tartea atera dio Alejandro Valverderi. Gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia, irteera eta helmuga Ordizian zuen lehen etaparekin. Ibilbidea ikusita, etapa ikusgarria espero zitekeen, eta hala izan da. Gaintzako aldapa zen puntu beroetako bat, eta hantxe hasi da lasterketa erabakitzen.
Bi oilar, bi faborito agintzen zituzten adituek, eta bien arteko kontua izan da gaurko etapa. Alberto Contador izan da azkarrena Ordiziako helmugan, eta 13 segundoko tartea atera dio Alejandro Valverderi. Gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia, irteera eta helmuga Ordizian zuen lehen etaparekin. Ibilbidea ikusita, etapa ikusgarria espero zitekeen, eta hala izan da. Gaintzako aldapa zen puntu beroetako bat, eta hantxe hasi da lasterketa erabakitzen. Valverde tiraka aritu eta gero, Contadorrek ihesari ekin eta tartea atera dio Valverderi; beherakoan eta azken kilometroetan eutsi egin dio, gainera. Bien atzetik, beste seikote bat sartu da, Michael Kiatkowski buru zuteka; hark osatu du podiumeko hirukoa.
Zaleak ere ikuskizun gose ziren, eta Gaintzako aldaparen azken metroak jendez gainezka ziren. Lazkaomendin eta Ordiziako helmugan ere jendetza bildu da.
Arangurengo aldapa, Olaberrian
Arangurengo aldapa, Olaberrian
Arangurengo aldapa, Olaberrian
Gaintzako aldapa, airetik ikusita
Gaintzako aldapa
Gaintzako aldapa
Alberto Contador, helmugan
Alberto Contador, helmugan
Contador, garaipena ospatzen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.