http://youtu.be/KNm56htavo4
Hasi da Euskal Herriko txirrindularitzaren hitzordu nagusia. Abiatu da Itzuliko lehendabiziko etapa. Esandako orduan, 13:15ean, abiatu dira txirrindulariak Ordiziako plazatik, eta herrigunea zeharkatuta, Itsasondora bidean jarraitu dute. Aurretik 162 kilometroko ibilbidea izango dute, Goierrin eta Tolosaldeko zenbait herritan barrena.

Etapako punturik interesgarrienak, helmugaz gain, Arangurengo aldapa (Olaberria), Lazkaomendi, Dendaletxeko aldapa (Gaintza) eta Okorro (Ordizia) izango dira. Ibilbide osoa, jarraian dagoen loturan ikus daiteke.
Plazan giro ederra
Etaparen hasiera aurretik, taldeen aurkezpena eta sinadura bilketa egin dute plazan. Eskola umeak ere ikasgelak utzi eta bertara gerturatu dira, sinadurak biltzera. Amets Txurruka, Izagirre anaiak eta Alberto Contador izan dira, besteak beste, gehien oihukatu dituzten izenak. Txirrindulariek eurek ere tartea hartu dute zaleei poza emateko.
Ana eta Irene omenaldia
Irteera puntuan, hasierako zinta moztu aurretik, Irene eta Ana Usabiaga ahizpei omenaldia egin diete, dantzarien agurra eta lore sorta eskainita. “Guretzako oso egun berezia da gaurkoa, batetik herrian horrelako proba bat izateagatik, eta bestetik, gure ibilbidea herrian errekonozitu digutelako”.
-
-
Ion Izagirre Ordiziako plazan
-
-
Gorka Izagirre Ordizako plazan
-
-
Gorka Izagirre zaletuekin
-
-
Txirrindulariak Plaza Nagusian
-
-
Txirrindulariak Plaza Nagusian
-
-
Usabiaga ahizpei omenaldia
-
-
Usabiaga ahizpei omenaldia
-
-
Txirrindulariak irteeran
-
-
Txirrindulariak irteeran