http://vimeo.com/90836914
Estatu espainiarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindua eman du. Gainera, udaletako Euskara Planak bidaltzeko ere eskatzen ari da eta errekerimenduak ere egin ditu. Goierrin, Urretxu, Legazpi, Ordizia eta Beasaingo udalek jaso dituzte errekerimendu hauek.

Honen aurrean, Kontseiluak, azsteazkenerako elkarretaratzea antolatu du, 19:00etan Ordiziako plazan. Helburua, estatuen eskuhartzea gelditu eta “hemen guk erabakitzen dugula argi uztea” dela azaldu dute gaur goizean egin duten prentsaurrekoan.
Guztira 38 herritan jaso dute agindua, Bertan azaldu dutenez, egoera honen aurrean, “euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako eskubidea dugu. Geure herrian euskaraz bizitzeko, hizkuntza-politika eraginkorrak beharko ditugu”, eta “euskalgintzako eragileok herritarrak egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatzen ditugu eta instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera”. Bide horretan ondoan izango dituztela ere azpimarratu dute.