![GEDSC DIGITAL CAMERA](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/04/GEDC0168.jpg)
Hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, liburu truke azoka egingo dute Ormaiztegin. Trukatzeko liburuak hilaren 16a bitartean eraman behar dira liburutegira (astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara) edota Zumalakarregi museora (asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Bertan txartel bat entregatuko da eta horrek azokaren egunean beste liburu bat jasotzeko aukera emango du.