Mila lore ezti onena, Urretxuko Leunda-Arzelus sendiarena
Urretxuko Leunda-Arzelus sendiak irabazi du Gipuzkoako ezti lehiaketa, mila lore atalean. Ezti ilunen atalean Irungo Migel Berridi nagusitu da eta argietan Juan Galdeano hernaniarra. Lehiaketa atzo egin zuten, Zegaman, Erlezain Egunaren baitan. Saria Beñat Leunda txikiak jaso zuen, baina bere aitona Luzio da erlauntzen jabea. Bere seme Ibonek laguntzen dio, batez ere.