Ampoko jubilatuek eta egungo langileek topaketa egingo dute
Idiazabalgo Ampo enpresak jubilatuen eta egungo langileen topaketa antolatu du bihar arratsalderako. 16:30ean elkartuko dira. Hamabi bat laguneko hamar talde osatuko dituzte eta enpresari buruz hitz egingo dute. Ondoren, balbuletako dibisioaren kanpoaldean, pintxo-poteoa egingo dute. Basque Culinary Center eta Eguren Ugarte bodegaren eskutik, nazioarteko pintxoak dastatuko dituzte.