http://youtu.be/H1bIDV9kSOc
Bertako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten baserriko produktuak ezagutarazteko asmoz sortu zuten Bertatik Bertara ekimena. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Goierriko sei herritako (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) udalek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak parte hartu dute bertan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bideo hau egin du Gattiken etxeak.
Bertako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten baserriko produktuak ezagutarazteko asmoz sortu zuten Bertatik Bertara ekimena. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Goierriko sei herritako (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) udalek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak parte hartu dute bertan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bideo hau egin du Gattiken etxeak. Bertan, nekazariak heurak eta ekimena bultzatu duten erakundeetako kideak ageri dira, proiektuaren inguruko azalpenak ematen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.